Igarle iragarleak

Zeinen magikoa den telebista, ezta?

Ehunka kilometrotara dagoen pertsonaia batek zure etorkizuna iragar dezake gaueko ordu txikitan, txinotan erositako karta sorta sinple batekin.

Gainera, lehen iragarpena edonork asma lezake: "Kaprikornio maitea, zure ekonomia nabarmen kaltetuko da zenbaki honetara deitzeagatik. Hori gutxi balitz, ikusten ari naiz inuzente galanta zarela eta edozein inozori kasu egingo diozula, bizitzan topatuko dituzun pailazo guztiek esaten dutena sinistuko duzu itsu-itsuan…". Telebistaren historian sekula egin den iruzurrik handiena da gaueko sorgin eta igarleen saio amaigabe horiek. Hasiera batean, errudunak bertan agertzen diren txatxar ziztrin horiek zirela uste nuen. Gero pentsatzen hasi nintzen akaso errudunak telebista kateak izan zitezkeela. Baina orain argi daukat errudun nagusiak halako saioetara deitzen duten inuzente koadrila dela. 

Baina iruzur horrek lanpostuak sortzen ditu. Gora beraz telebistako igarleak! Hobeto esanda, telebistako iragarleak, iragarki bat baino ez direlako, dirua erraz lortzeko. Lan bikaina! Zorionak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak