Irailaren heriotza

Horrelakoa da bizitza, egin ezazu behar duzuna. Horixe zioen Negu Gorriak talde mitikoaren kantu batek

Eta hori da Telecinco-ko La Voz Kids saioan gertatu dena. Udan grabatu zen saioa egunotan ari dira emititzen, bertan, Iraila izeneko Valentziako neskato bat ageri da eta bere ametsa betetzeko bidea hartu zuen: abeslaria izatea.

Haur batek horrenbeste kameren aurrean sentitzen dituen urduritasunak agerian utziz, ezin izan zuen lehen aldian bere abestia bukatu eta saioko epaimahaikideek lasaitu zuten bere ahots liluragarriaz kantatzen jarrai zezan. Baina istorio horrek ez du amaiera zoriontsurik izan. Iraila minbiziak jota zendu baitzen aurreko astean. Familiak hala eskatuta, Telecinco-k saio osoa eman du, Irailaren emanaldia barne.Ondorioz, lehiaketak orain arte izan duen audientzia mailarik altuena lortu zuen.Eta nire buruari galdera hauxe egiten diot: Guztiok neskaren heriotzarekin hunkituta gaude, ala morboso, gaixo, gizagaldu, likits eta haragikoi hutsak ote gara?

Gizakiok ez dugu erremediorik. Horrelako da bizitza. Bide batez, nola ez, doluminak familiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak