Begirada zuzenak aterkien heldulekuei, edo eskuetan zintzilik eta elikagaiz betetako poltsa mardulei zuzenduak.

Ez elkarrizketarik, irririk edo beharrezkoa baino gehiago luzatzen den egonaldirik. Begirada mekanikoak eta aldi berean urduriak.

Patroi bera behin eta berriz. Aurrera begira, kokotsa zuzen eta aurpegiera serioarekin.

Jarrera horrekin inguruan gertatzen den ezertaz ohartzeko gai izango ez bagina bezala. 

Behar bada jendearen aurpegietan islatzen den presa erreala izango da, edo beharbada erditik tolestutako kartoi kutxaren ondoan eserita dagoen pertsonaren presentzia izango da hortik alde egiteko behar izana sentitzearen arrazoia. Behin eta berriz ukatzen zaion begiradaren bila hari den hori.

Gure gizarte perfektu honen inperfekzioa, pobrezia ekonomikoa eta axolagabekeriaren konbinazio tristea. 

Maiz galdetzen diot neure buruari hipokresia hutsa den jarrera horien arrazoia edo, gizarte eredu honekiko lotsa ere izan liteken horien erantzule.

Biek ala biek Ernesto Sabatoren Itxura denez, globalizazioaren planetan, giza duintasuna ez zegoen aurreikusita teoria berresten dute. 

Maiz besteek duintasuna galdu dutelakoan, benetan, gurea galdu dugula ez ohartzeraino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak