Aberri Egunerako Euskal Herria Baterak deitututako ekimenean parte hartzeko deia

Arranon ikurrinak eskuragarri egongo dira

Iazko Aberri Eguna baldintza oso berezietan ospatu behar izan zuten euskal herritarrek, pandemiak eta horren ondorioz ezarritako murtizketa neurriak baldintzatuta. Aurtengo Aberri Eguna ere ezin izango da aurreko urteetan bezala ospatu, baina herri bat garela, burujabeak izan nahi dugula eta gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea dugula aldarrikatzeko modua izango da apirilaren 4ean, eta horretara deitzen ditu EH Bilduk euskal herritarrak.
 
Modu horretara, Euskal Herria Batera herri ekimenak deitutako ekimenarekin bat egiten du EH Bilduk eta parte hartzera animatzen ditu Euskal Herria burujabe bat nahi duten herritar guztiak. Apirilaren 4ko 12:30ean Oñatiko plazan eta Urbiako zelaietan abesteko eta balkoietan ikurrinak eta Nafarroako ikurrak jartzeko deia egin du Baterak. EH Bilduk ekimen horietan parte hartuko du eta horiekin bat egiteko deia egiten die oñatiarrei. Bestalde, nahi dituenentzat, ikurrinak eskuragarri egongo dira Arrano Tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak