Euskal Bidea: emakumeak periferiatik erdigunera

Emakumeon ametsek lekua izango duten errealitatea nahi dugu eraiki. Gure ametsak errealitate bihurtzeko garaia da; nork bere onena eta guztiok herri gisa neurria emateko garaia

Haizea alde datorkigu Kur­distandik, Kataluniatik, Eskoziatik… Aldaketarako aukerak inoiz baino ukigarriago, gertuago, posibleago aurkezten zaizkigu Euskal Herrian ere. Ora­in arte itxita zeuden leihoak ireki zaizkigu eta, behin leihoak ire­kitzen hasita, ezin pareta zahar itogarriak botatzeko tentazioari eutsi. Aukera eder honi erantzu­tera dator Euskal Bidearen pro­posamena, gure etorkizun politi­koaren eta ekonomikoaren jabe izatera eraman gaitzakeena: zu eta ni, gu eta GU, gure buruaren jabe. Euskal Bidea, burujabetza osoa eskuratzeko bidea baita. Esparru eta maila orotan (sozia­la, ekonomikoa, kulturala, politi­koa...) erabakiak guk geuk -eus­kal herritarrok- hartuz, guztion beharrei erantzungo dien Euskal Estatua lortzeko bidea.

 

Euskal Bidearen hasierak ka­fe-usaina du. Kafearen bueltan hasi gara proposamena parte­katzen, eztabaidatzen eta abe­rasten, bidea denon artean egin nahi dugulako, hasieratik ber­tatik. Horregatik, proposamena aberasteko fase honetan:

 

Bat. Garrantzitsua da ezta­baidatzea eta esplizitu egitea, prozesu eraikitzailean emaku­meak eta gizonak arituko ba­gara, zein izango den Euskal Bidean emakumeok izango dugun lekua. Dudarik ez dugu emakumeak erdigu­nean egongo diren prozesua izan behar duela, emakumeak protagonista izango dituena. Euskal Bidea demokratizazio ariketa progresibo eta sakon gisa ulertzen dugu eta horrek demokrazia ulertzeko modua bera birpentsatzea eskatzen du. Demokrazia egun balio patriarkarretan eraikia dago, emakumeak ez gara eskubi­de osoko subjektu, errealitate hori irauli behar dugu.

 

Ho­rregatik, garrantzitsua izango da emakumeok prozesuaren lehen lerroan parte hartzea posible egingo duten neurriak hartzea. Emakumeok perife­riatik erdigunean jartzea ez da erronka makala eta, besteak beste, abiapuntuan arreta be­rezia jartzea eskatzen du. Izan ere, emakumeok historikoki eta oraindik orain, gizonekiko desabantaila-egoeran gaude, plaza publikoan eta erabaki­guneetan aritu ahal izateko oztopo ugarirekin, eta ber­tan mantendu ahal izateko ezintasun praktikoekin; ho­rrenbestez, aldaketa-proze­suetan ere bigarren mailan. Horrenbestez, Euskal Bidean emakumeok protagonista izan gaitezen baldintzak sortu eta neurriak hartu beharko dira, arreta berezia jarriz diskrimi­nazio anitza sufritzen duten emakumeengan.

 

Bi. Euskal Bidea burujabet­za-prozesua izatea nahi dugu eta burujabetza lortzea prozesu bat izango dela ulertzen dugu, hau da, helmugara iristean, bat-batean, lortuko dugun emaitza baino, bidean eskuratzen joango garen zerbait. Edozein modu­tan, burujabetza-prozesuaz singularrean baino, buruja­betza prozesuez, pluralean, hitz egin nahiko genuke. Izan ere, burujabetza osoa lortze­ko, burujabetza-prozesu anitz egin beharko ditugu; herri gisa burujabe izan nahi dugu bai­na baita emakume gisa ere. Zapalkuntza- eta gatazka-mota ezberdinak errekonozituko di­tuen prozesua izan beharko du, hortaz, sexu-genero zapalkunt­za ere kontuan hartuko duena. Posible al da, bestela, benetako herri burujabe izatera iristea (herritar guztiak burujabeak direna, alegia) biztanleen er­diak menpekotasun-egoeran jarraitzen badu?

 

Hiru. Euskal Estatua klabe fe­ministan eraikitzea da gure nahia, emakumeak lehenengo mailako partaide izango garen eta ongizatea ulertzeko modua berrasmatuko dugun Estatua, bizitza eta pertsonak zainduko dituena, guztiaren erdigunean bizitza jarriz; herritar guztiok, guzti-guztiok, hobeto biziko ga­ren toki bat.

 

Emakumeon ametsek lekua izango duten errealitatea nahi dugu eraiki. Gure ametsak errealitate bihurtzeko garaia da; nork bere onena eta guz­tiok herri gisa neurria emateko garaia

http://onati.ehbildu.eus/2015/03/06/euskal-bidea-emakumeak-periferiatik-erdigunera/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak