2014ko Irailean ekin genion Hauteskunde Lan Taldea martxan jarri eta programa egiteko lanketari. Tarte honetan 2011-2015 legealdiko irakurketa eta ebaluazioa egin genuen lehenbizi. Ondoren Igo Hauteskunde Tailerrean ebaluazioa partekatzeaz gain, 2015-2019 legealldirako ideia eta asmoak marrazten hasi ginen. Ordutik eta gaurdaino hamarnaka izan dira taldez talde ideia eta ekarpenak egiten aritu diren oñatiarrak. Larunbata honetan, hilak 31, ekarpen guzti horiek aurkeztu eta gehiago jasotzeko asmoarekin II. Hauteskunde Tailerra burutuko dugu goizeko 10etatik aurrera Gaztelekuan. Guztiok izan behar garelako herrigintzaren protagonista gure programan ekarpenak egiteko ateak zabalik dituzue!! Azaldu eta parte hartu!!