Jakintza eta erresistentzia

Inteligentzia, jakintza, ezagutza... Zer hartzen dugu ezagutzatzat? Eta zein jakintsutzat? Nork erabakitzen du zer den jakintza, eta ezagutu beharrekoa?

Trauskila, zakarra, baldarra, arlotea... urteetan zehar nekazaritza eremuari, eta baserritarrei lotu izan zaizkien adjektiboak dira.

Ezjakintasunaren ikur izan dira urte luzeetan zehar baserritarrak; jakintza zer eta nolakoa izan behar den esaten duten horientzat. Jakintza eta ezagutza ez ezik, hitza ere kendu izan diote
baserritarrei. Ezagutzaren eta
jakintzaren ikurra da hitza, hizkuntza. Eta berarekin boterea dakar.

Hala ere, eta jakintza zer den adierazten duten horientzat, baserritarrak ezjakin eta hitzik gabeak izan baldin badira ere, guk badakigu erresistentzian bizi izan direla. Eta, are gehiago, oraindik ere erresistentzian bizi direla.


Amonaren irudia datorkit
gogora; medikuaren kontsultan zehazki. Medikuak diagnosia azaldu, eta berau ulertzeko zailtasunak dituen emakumea datorkit gogora. Medikuak buelta hartu, eta berehalako azkartasunarekin ahopean niri begiratu, eta: "Horrek zer uste jon ba...? Nik esaten
bajotxanat gaztainak batzeko
motxardia ekartzeko, ia zer ekarriko loztakien!".


Horixe da erresistentzia.
Isilik eta ezjakin irudikatu zaituztenen aurrean, norberaren jakintza balioan jartzea. Isilik eta ezjakin irudikatu zaituztenei, hiztegi amaigabe bat daukazula adieraztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak