Bihotz-bihotzez mila esker Eskoriatzako Aste Zapatistaren izenean

Aurten, 19. Aste Zapatista ospatu dugu.

Beste behin ere, oso pozik gaude egitarauak edukitako arrakastarekin.

Horregatik, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu urteetan lagundu duzuen guztioi eta aurten lehenbizi laguntzera gerturatu zaretenoi:

Bereziki, Iñaki San Migueli, kartel zoragarria diseinatzearren; Emakumeak ametsak ehuntzen ekintzara gerturatu zinetenoi; Josefina Fraileri, esanak esan, botere faktikoak kolokan jartzeagatik; Buztinate elkartekoei eta Eñaut Zubizarreta musikariari; Sergio Alday tailagileari eta Jorge Arzuaga El Process liburuaren idazleari; Lumaltik elkartekoei, 11 demandas zapatistas erakusketa uzteagatik; Antonio Jimenezi, Revueltas filma Eskoriatzan estreinatzeagatik; Aretxabaletako Jaiki eta Gu Haziak Gara elkarteetakoei; Eskoriatzako Udalari, Luis Ezeiza ikastetxeari eta Atxorrotz elkartekoei; Jose Arana egoitzako egoiliarrei, senitartekoei eta langileei; baita Alaitzen taldeari eta herriko trikitilariei ere; Mendibitzukoei, Jubilatuen Elkarteari eta zapatuan postua jarri zuten artisauei; Bizkai soinujoleari eta D'Capricho bikoteari, bazkalondoa alaitzearren; baita Puro Chile taldekoei eta Margu DJari ere.

Sukaldean lagundu zenuten guztioi; bereziki, Durangoko Mariluri eta Rafari, eta bazkaltzera etorri zinetenoi; Gazta Porran eta Tonbolan parte hartu zenuten guztioi; baita takoak eta errifak erosi zenituztenoi ere.

Goiena Komunikazio Taldeko Imanol Beloki kazetariari eta Imanol Soriano argazkilariari; tabernakoei: espezialki, Hotela, Inkernu, Naira, Urrestilla, Goxotxiki, Toki Alai eta Jubilatuak.

Halaber, esker ona adierazi nahi diegu EskoZapeko kideei, eskoriatzar guztiei zein beste herri eta herrialde batzuetatik etorritakoei, modu batean edo bestean Aste Zapatistaren parte izateagatik.

Bihotz-bihotzez, mila esker.

----------

Oihana Irazu eta Ahinara Zubizarreta

EskoZap kolektiboaren izenean

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak