Aurten ere ihauteriak medio dantza giroa Antzuolan

Erabiltzailearen aurpegia Oinarin Dantza Taldea 2015ko urt. 7a, 11:15

Urtero lez, aurten ere ihauteriak medio dantza giroa izango dugu Antzuolan Otsailean, zatoz gurekin plazara!

Urtero lez, aurten ere ihauteriak medio dantza giroa izango dugu Antzuolan Otsailean. Horretarako, plazaratuko diren dantzak entseatzen hasteko garaia denez, Urtarrilak 10, larunbata ekingo diegu prestatze lanei. Egun berean baina, bi saio desberdin izango ditugu, batetik 10:30etan hasita Jota de Tudela ikasteko saioa izango dugu, eta bestetik 11:30etan ekingo diogu Antzuolako Sorgin Dantza ikasteari. Hurrengo entseguetarako eguna edota ordutegia entseguan bertan erabakiko da. Egunean bertan agertu ezin bazara, baina hala eta guztiz ere hurrengoetan parte hartzeko gogoz bazaude, jakinaraziguzu oinarindt@gmail.com helbidera mezu bat igorriz. Zatoz gurekin plazara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak