"Elkartasuna"

Azken urteetan gutxi entzun dudan hitza da elkartasuna.

Bizi dugun egoeraren inguruan artikulu eta erreportaje luzeak daude, baina beti zuloa beltza dela, tunelaren bukaeran argia ikusten dela, sistemaz aldatu behar dela esaten digute.

Zer da, baina, sistemaz aldatzea? Begira diezaiogun urtetan beste herrialde batzuei laguntzeko egin dugunari; oraindik asko hobetu beharrean daude, baina beste herrialde batzuekiko elkartasun pertsonal handia izan dugula, daukagula eta izan behar dugun dudarik ez daukat. Ez al da hemen beharretan daudenei ere laguntzeko momentua heldu? Ez al dugu ikusten asko direla beharrean dauden horiek, eta gero eta gehiago direla?

Dirua pilatzea bizitzaren helburu izan beharrean, dirua, bizitza duina posible egiten duen erreminta gisa hartzeko ordua heldu da. Norberak bizitza duina badauka, zergatik ez beste batzuei doaneko mailegu gisan edo bueltarik izango ez duen laguntza eman? Mikro-kredituak edo beste aukerak aztertu eta hemen ere martxan jarri beharko ditugu, ezta?

Beldurrak jota gaude, eta, badaezpada ere, etorkizuna ziurtatzeko dirua pilatu nahi dugu; baina gaur egun dauden arazoen aurrean begiak itxi behar al ditugu? Ez al dute gure familiartekoek, lagunek, auzokoek bizitza duina merezi?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak