Oier Etxebarria: "Urrutira joan gabe"

Badira urte batzuk noizean behin munduko leku desberdinetara bidaiak egiten hasi nintzena...

... gehienetan bidaia motzak izan dira: astebete eta hiru aste bitartekoak. Hain egun gutxi izanda, leku berriei gainbegiratu bat emateko aukera bakarrik izan dut, eta bertakoekin harremana sortzeko denborarik ez dut hartu. Kasu gehienetan paisaia edo herrien oroitzapenak dauzkat, baina pertsonak ere gogoratzen ditut: gibela berunez beteta zeukan Errumania iparraldeko gizona; todoterrenoan lau egunetan gidari izan genuen boliviarra; Salvador de Bahia ezagutzen lagundu zidan mutil bizkorra; Poloniako Czestochowa hirian etxean hartu ninduten fraide marianistak; Asia erdialdeko hiri bateko parkean hizketaldi luzea eman zigun mozkorra; Mauricio uhartean astebetez etxean hartu gintuen familia;…

Oroitzapen benetan onak dira guztiak, baina ez dut horietako inorekin harremanik mantendu.

Azkenaldian kalean nabilenean, kanpoan ezagutzeko aukera izan ez dudan pertsonak bezalako asko ikusten ari naiz gurean. Animatuko ote naiz horiei "egun on!" esatera? Beraiekin harremanen bat lantzera? Gogotsu nago, baina ausardia falta zait. Lortuko ote dut? Ni ezagutu nahi izango naute?

Beste kultura batzuetako pertsonak ezagutzeko kanpora joan beharrik ez dagoela konturatu naiz orain, bazen garaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak