Oskar Elizburu: "Euskara libre!"

Euskararen Aholku Batzordea bildu zan egunian Lopezek esandakuak entzungo zenduzen...

... Aho bete hortz geratzeko modukuak; dana dala, euskeria eta indarkerixia lotzeko ahalegin barrixa besterik ez zan izan.

Euskaltzaleok lerdo samarrak garen sentsaziñua eukitzen dot batzuetan; gauzak pentsatu eta sentitzen dittugun moduan esateko bildur garala emoten dau. Beste batzuek, ostera, argi eta garbi esaten dabez, iñungo erreparo barik; harrotasunez, esango neuke.

Eta guk geuk sentitzen doguna plazaratzeko ordua be izango da ba!

Diñue Euskeria politikatik etara behar dala, danona izan behar dala, askatasunian erabaki behar dala ikastia eta erabiltzia, bakoitzaren esku… Irakurketia zelakua egitten dan arabera!

Euskeria politikatik etaratzia?  Euskeria politikatik etara baiño, euskeriandako politikia beharko genduke: hizkuntz politika eraginkor bat. Euskaltzalia dan edonork egin behar leuke horren alde; hau da, politika egitterakuan euskeria normalizatzia helburu nagusien artian ipiñi. Pentsatzen dozue, benetan, horren alde argi eta garbi iñork egiten dabela?  Lehentasun osoz  norbaitek jarri dabela bere programan, gero eraginkortasunez betetzeko?

Euskeria politikara ekarriko balitz, daukan garrantzia emon ezkero, gizarte kohesiñorako baldintza izango litzake. Ikasteko eskubidia benetakua balitz, biztanle guztixok benetako ikasteko baldintzak eta aukera euki ezkero – erderak bezala eta eskubide dalako–, libreki aukeratzeko eskubidia eukiko genduke.

Orain arteko hizkuntz politikek ez dabe gutxieneko baldintza hori bermatu: ez dabe mailla berian ipiñi euskeria, beti azpixan jardun dau, bigarren maillako.

Hortaz, bere lekuan ipiñi beharko genduke euskeria; politikaren erdigunian.

Egingo al dogu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak