"Herri taupada, demasekoa!"

Askotan aipatzen dugu, gaur egun ez dugula herriko ekimenetan parte hartzen...

... eta oso litekeena da. Gainera, badirudi kontsumismoaren garai honek ez digula batere laguntzen. Ildo honetan bi gertakari partekatu nahi nituzke zuokin guztiokin:

Eskoriatzako udalak jolas parkeen inguruko eztabaida irekia antolatu zuen. Egun horretan jolas parkeetan guraso asko egon arren bileran gutxi zeuden. 

Badakit, askok ekarpenak gustura egingo lituzkeela, baina arrazoi ezberdinagatik ez ziren bertan; foroetan parte hartzeko ohitura falta, ote? horrelako foroekiko mesfidantza, ote?

Bigarren gertaera bestelakoa da. Eskoriatzako San Pedro festetan herritarrek egindako Herri taupadak ikuskizuna da. Ikuskizun horretan batukada, koroa eta argi ikuskizuna nahastu zituzten. Jean Michel Jarre handiak ere ez luke horrelako ikuskizunik egingo, eta benetan zoriontzekoa da bertan parte hartu zuten guztiei; polita izateaz gain, ezberdina eta berritzailea izan zen, demasekoa!

Nik uste herritarrok gauza eder asko egin ditzakegula, gure herri bizitzari beste kolore bat eman. 

Aprobetxatu dezagun krisi garaia, kontsumismotik aldendu eta bakoitzak ahal duenetik ekarpenak egiteko, aukera aparta da!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak