"Denbora eta espazioa"

Behin kolonbiar bat gurean bisitan egon zen.

Kolonbiar honek gure bailara ikusi ondoren, guk zer jaten genuen galdetu zuen, bisitan zehar ez zuen-eta ia landagunerik ikusi. Bertakoak, harrituta, ez zuen jakin erantzuten, ordura arte ez baitzen konturatu oso landagune gutxi erabiltzen ditugula bertoko jakia ekoizteko.

Egia esan, gure sukaldeko armairu, biltegi edo apalei begirada bat botatzen badiegu, laster konturatuko gara etxean ditugun janari gehienak oso urrunekoak direla.

Horren ondorioetako bat izan daiteke gure landaguneak autopista eta trenbideekin betetzea. Besteak beste, jaki horiek bertaratzeko denbora murriztu nahi dugulako eta horretarako garraiobide azkarrak behar ditugulako. Baina garraiobide horiek hartzen duten espazioa gure landaguneen kaltetan direla konturatu behar dugu. Denboraren eta espazioaren arteko borroka bat jasaten ari garela esango nuke.

Nire ustetan, denbora apur bat hartu beharko genuke gure seme-alaba eta bilobentzako nahi dugun herria nolakoa izan behar duen pentsatzeko. Guregan bakarrik pentsatzen badugu, garbi dago gauza onik ez dugula egingo.

Orain krisian murgilduta gaudenez, alegia gastatzeko diru gutxiago dugunez, agian pentsatzeko denbora gehiago edukiko dugun  esperantza dut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak