2016/12/31: Urkullu Tellamendire igo zan egune

Erabiltzailearen aurpegia Manex Zubikarai Arriola 2017ko urt. 7a, 00:00

40 urte bete die Tellamendiko kurtzien ikurriñie lotu zala. Hurrengo egunien bertan, kurtzie bera bota zauien, ikurriña eta guzti. Herri   dana sutu zan. Ikurriñie legalizau barik egonda be, herri danak urten auen haren alde eta Guardia Zibillaren kontra.

Ez die urtiek alperrik pasau. Seguru, oin 40 urte ikurriñie bertan lotu auienak ez zauiela espero gaur egun Tellamenditik bertatik ikusten dienak ikustie. Zabolako tunela, Lugarteiko baserrixe horma baten txintxilik, Bolinbuko auzunie porlanez jositte, Cuatrovientos baserriko eskapeien egindako tunela, Besaideko bide eta errekak galdute, Udalatx zuletute... Honeik danak egitteko Guardia Zibillek berak ekarri dau eta ekarten dau dinamitie. Lehen, ikurriñak eta kurtziek botateko; eta oin, geure lurrek mobidu eta zulatuteko. Eta honei danoi atie baton batek zabalketan dutzie.

Azken urtietan be, geure herrixen interesak edozerren aurretik defendidu dauien askok, ezeben truke, bere bizixe emun daue, espetxie eta erbestie ezautu daue. Batzuk ondion ez die bueltan etxien. Eta honeik be baton batzuen laguntasunaz hasi zien peninsulan ziher presuek dispersetan.

Ikurriñie herrixen aldarrikapena izen zan oin dala 40 urte. Gaurko egunien, presuek etxera ekartiek herri oso baten aldarrikapena izeten segiduten dau. Baine batzuk beste kontu batzuri begire dabiz. Madrilleko gobernuaz negozietan juen, eta lenengo gauzie dirue eskaketan daue, herrixek biher ez eta ibilli be ez auen egingo obra batendako. Herrixei zer eta zela gure dauen galdetu aurretik, batzuen enpresak dirue zela irebazi pentsau daue lenengo.

Hau salatuteko, aurreko zapatuen Tellamendi puntan zabaldu asmo zan ikurriñiai, errespetu osoz eta mimo haundiz, presuek etxeratzeko eta AHT bertan bera ixteko aldarrikapenak josi gitxuen. Ikurriñie, Ama Lurra beste errespetetan doguelako. Ama Lurra, geure presuek beste maitte doguelako. Gainera, honeik lau haxetara zabalduteko ohorie Urkulluri ixtie gure izen gauen.

----------

Manex eta Oier Zubikarai Arriola

Aramaio

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak