'Trump'-etan

"Zerk izutzen zaitu?", galdetu zidaten herenegun. Eta nik, zer erantzun jakin ez. Ez zitzaidan zentzuzko ezer otu. Armiarmek? Sugeek? Iluntasunak? Ez, ez, ez… horiek ez didate hotzikara, hozkirri ezta benetako ikararik eragiten.

Geroago, lo egin ezin eta buruari bueltaka jarraitu nuen. Zer da kikiltzen nauen hori? Bakardadea? Maitasuna? Etorkizuna? Ez, ez, ez … horiek ez didate hotzikara, hozkirri ezta benetako ikararik eragiten. 

Gaia alde batera utzi nahian jaiki naiz gaur, eta hara! Telebista piztu bezain pronto sorpresaz harrapatu nau erantzunak. 

Edozein dela eguna, ordua, segundoa; edozein dela zure adina edo sexua; edozein dela zure umorea edo osasuna… Kontzertu, geltoki, bagoi edo taberna bat, bala edo eztandak eraginda, zure hilerria izango den edo ez zalantzan jarri behar izana. Hori da egun inguratzen gaituen beldur kilikagarriena. 

Eta soluzioa Donald Trump-ek balu… 

Trump-arik Trump-a… erori gara oraingoan ere. Hondoa lehen bala soinuarekin jo genuen, lagunok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak