ABA TAANO-K AFRIKARA ERAMANGO GAITU

Mundukideren 20. urteurreneko kontzertu solidarioan bildutako dirua, fundazioak AfriKan eta Hego Amerikan zuzentzen dituen elkartasun programetara bideratuko da.

Arrasateko Amaia antzokian AZAROAK 8, 20:00 etan  kontzertu solidarioa ospatuko da ABA TAANO talde ugandarraren eskutik. Nazioarteko 9 saridun gazte hauek Afrikako bihotzera eramango gaituzte, "a cappella" abestutako estilo ezberdinetako abestiekin. Kontzertu bukaeran Goikobalu Txikiko gaztetxoen kolaborazioa ere izango da Aba taanorekin batera abestuaz.
Sarrerak www.arrasate.eus helbidean eta egunean bertan Amaia antzokiko takilan eskuratu ahal izango dira.

Ezin baduzu etorri eta Mundukideko lankidetza programekin ekonomikoki kolaborazea nahi izanez gero eskuratu 0 Lerroa.
Goikobalu Txiki abesbatzaren kolaborazioarekin.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak