“Emakume nekazariak etorkizuna ereiten”

Erabiltzailearen aurpegia Mundukide 2016ko aza. 4a, 16:52
Familia nekazaritza ez da bakarrik nekazal ekonomia eredu bat, elikagaiak era jasangarrian ekoizteko oinarria da, elikadura segurtasuna eta elikadura burujabetza lortzeko bidean aurrerapausuak emateko oinarria eta nekazariek eta horren ondorioz gizarteak pairatzen duten dependentziaren alternatiba. Gaur egun eredu nagusia den industrializatutako nekazal ekoizpen eredua zera lortzen ari da: elikagaien sektoreko multinazional gutxi batzuk aberastea Munduko Merkataritza Erakundearen aldeko legediari esker. Ekoizteko eredu honen ondorioz munduan goseak diren 1.200 milioi pertsonetatik %70 nekazariak dira, sineztezina badirudi ere. Mundukidek Mozambiken Niassa eta Cabo Delgadoko emakume eta gizonen bizi baldintzak hobetzeko egiten duen lanarekin batera, proposamen honek kontzientzia kritikoa sustatu nahi du. Gaur egungo nekazaritza ereduen inguruan hausnarketa eginez, familia nekazaritza eta agroindustriaren artean ematen diren aldeez, Iparreko eta Hegoaldeko herrialdeetan ematen diren desorekak eta horien zergatiak azaleratuz, gizonen eta emakumeen artean ematen diren desorekak ere mahai gainean jarrita, elkartasuneko jarrera eta portaerak sustatzeko, jasangarriagoak eta bidezkoagoak izango diren bizitza ereduak lortzeko. Horretarako gonbidatu hauek izango ditugu gurekin: UNACeko (Mozambikeko nekazarien elkartea) lehendakaria den Ana Paula Tauacale eta Baserria XXI mugimenduko bi emakume nekazari gazte, Ane Gorosabel Monge (Arrasate) eta Nere Aspiazu Baskaran (Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak