Harrotu arrokak

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Madariaga Mujika 2019ko eka. 28a, 07:46

Harro egoteko eguna omen. Maindire, etxe zoko, hiri urrun eta kontaktu sareetan hautsak harrotu eta sexualitate aukera guztiak azaleratzekoa. Udaletxeetako balkoietako bandera koloretsuek ematen duten zilegitasuna baliatuz, zurikeriak botatzeko eguna ere bai. Nik errespetatzen dut eta nik badut lagun bat harrokeria susmagarri batekin entzungo dugu batzuen ahotan.

Hitzak bakarrik ez, jarrerak behar ditugu, ordea. Batzuek norberarekiko edo ingurukoekiko arroztasun sexualari aurre egin beharko diote, eta besteek beraien harrotasunik sekretuenak bistan jarri. Bistan jarri, nahi dugun eran. Gure sekretu guztiak publiko egiten ez ditugun neurri berean, sexualitatea gordetzeko ere askeak garelako. Norberaren aukerak egunero-egunero normaltasunez eta harro bizitzea baino jarrera eraginkorragorik ez dago. Harrotasunez, baina harrokeriarik gabe, bihur ditzagun gure, arrotzak zaizkigun aukera horiek guztiak. Gure etxeko egin ditzagun, eta kaleratu gaitezen elkarrekin harro egoteko moduko gizarte baterantz. Egon ziur, orduan leunduko direla arrokarik gogorrenak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak