"Katez katekoa"

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Madariaga Mujika 2012ko mai. 2a, 02:00

Azkenaldian behin baino gehiagotan lotsarazi izan naute...

... Pantoja eta Paquirrin-en artean zein lotura dagoen ezagutu ez, edo Belen Estebani azken operazioa egin dion medikuaren izena ez jakiteagatik.

Barre eta harridurazko aurpegiek lagunduta entzun behar izaten dut telebista kate gehientsuetako lehiaketa eta eztabaidetan era honetako gai "kulturalak" lantzen dituztela. Okerrena da, elkarrizketa hau "telebistarik ez al duzu ikusten?" batekin amaitzen dela.

Badakit ezjakintasuna ez dela harro egoteko moduko kontu bat, baina onartuko didazue kate hauetatik berrerabilgarria den eduki gutxi atera daitekeela. Kultura eta errefusa ontzi berean sartzen ditugun bitartean, aprobetxagarriak diren beste zenbait gertakizun errausten uzten dugunaren susmoa daukat.

Izan ere, atez ate galdezka hasiko bagina, gutxik asmatuko luke Itxaro Borda zein edukirekin lotu, edo Txomin Artola zein ontzitan sartu. Horrek pentsarazten dit katez katekoan zerbait gaizki egiten ari dela.

Geroz eta argiago ikusten dut gauza bakoitza dagokion lekuan sartu behar genukeela, eta soilik balio duena birziklatu, daukagunari etekinik handiena atera nahi badiogu behintzat. Baina badirudi, azken aldian beste kezkaren bat badugula, zaborrak estalitakoa ikusten uzten ez diguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak