COVIDa gainditzea: gogoetak

Agintariak portaera sozialekin eta medikoekin lotutako irtenbideak proposatzen ari dira. Jarrerazko gomendioak daude, modu honetan edo bestean jokatu behar dugula adierazten digutenak.

Gizartearen jarrerak kezkatzen nau oraindik: sakrifizio txiki bat egin behar badugu eta zerbait kendu, aisialdia lehenesten dugu, ondorioak neurtu gabe. Krisi ekonomikoak zorpetzea eragin du; zorra handitu egin da, eta itzuli egin beharko da. Industria asko itxi egin dira edo ukituta daude, arazo sozialak, egiturazkoak edo koiunturalak direla eta. Hau guztion arazoa da. Enpresa hobeak, aberastasun handiagoa, gizarte hobea, enplegu gehiago, diru-sarrera fiskal gehiago, formakuntza eta gizarte-ongizate gehiago. Benetan aberastasuna sortzen duena jarduera pribatua da; jarduera publikoak gastua eragiten du. Horri ezin zaio eutsi lehenengoa kenduta.

Honek funtziona dezan, beharko dira gizarte-balioak, ilusioa, konpromisoa, etorkizunerako ikuspegi komuna, diziplina eta erantzukizuna. Gure gizarteak COVIDarekin dituen jarrerak eta administrazioko deialdietan eta abarretan ikusten denak… zer pentsatua ematen dit. Barkatu, baina hau ez da bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak