Lehiakortasunari buruz

Egungo munduan kontzeptu klabea da lehiakortasuna; enpresek lehiakor izan behar dute, baita pertsonek ere; osterantzean, ezingo diegu oraingo gizarteko erronkei aurre egin.

Euskal enpresari entzutetsu batek zioen balorea gehitzen duen operazio bakoitzeko, beste 200ek ez dutela balorerik gehitzen. Ekintzarako sekulako marjina dugu hor.

Enpresek lanean dihardute balorerik gehitzen ez duten baina gure ekonomia  kaltetzen duten operaziook ezabatzen. Henry Fordek xahutzea esaten zion horri.

Zer ulertzen dugu lehiakortasunaz ari garenean? Bada, produktuak kostu egokian ekoiztea, etengabe prezioa, kalitatea eta eraginkortasuna hobetuaz, hau da, xahutzea ezabatuaz.

Hori talde lanarekin eta gestio adierazleekin egiten da, eta adierazle horiek betetzeko energia handia jarri behar da. Horri esker, bezeroari balore handiago kostu gutxiagorekin eskaini diezaiokegu.

Kontuan izanik administrazioak herrialde honetako enpresarik handienak direla, kontzeptuok arlo honetara ekarriaz, gutxiago gastatuaz herritarrei balore handiagoa ematea izango litzateke ideia. Horrek zergen jaitsiera ahalbidetuko luke, zerbitzuen lehiakortasuna etengabe hobetuz eta xahutzea ekidinez.

Hemen ez dut inoiz lehiakortasun eraginkorraren adierazleez hitz egiten aditu, baina, zergatik ez jarri halakoak administrazioetan ere. Hala, enpresekin alderatu ahal izango lukete, emaitzak analizatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak