Herri mailako eraldaketa beharra

Garrantzi handiagoa edo txikiagoa izan dezaketen eztabaidekin entretenituta gauden bitartean –hauteskunde aurreko garaian gaude–, nire ustez askoz ere garrantzitsuagoak diren eta herri osoarentzat gako diren gaiak ahaztu egiten ditugu.

Krisi osteko egoera honetan, aldaketa garrantzitsuak gertatu dira zentzu askotan; 2015. urtean gaude, ahaleginak batuz lanean hastea beharrezkoa da.

Herriak aldaketa garrantzitsuak behar ditu, eskatzen ditu; memoria ariketa txiki bat egiten badugu, oroituko gara aurrez ere egindakoak garela; 1980an, adibidez: herria birbideratu eta egoerara egokitzeko gai izan ginen; ez ziren urte onak izan, baina ondo atera zen, eta hor daude Estatutua, Kontzertua, Lurralde Historikoen Legea... Herri eredua zehaztu eta egituratu zen.

Lehentasunak finkatu eta adosteko garaia da, ideia garbiekin, behar errealei aurre egingo dietenak. Herria eraldatzeko apustu garbia egin behar da. Gastu publikoaren aurrean, aktibitatea handitzea lehenesteko pentsatutako aurrekontuak. Zalantzarik gabeko babesa industria sektoreari eta hazkundeari: lanpostu gehiago; gazteria lan merkatura bideratzea; egungo lanpostuak birziklatzea. 

Diru-bilketa handiagoa lekarke honek, eta gizarte zerbitzuak mantentzea. Gure Kontzertu Ekonomikoaren defentsa lerrokatua eta koordinatua, denon ardura litzatekeena, politikariena, erakundeena, hedabideena eta gizartearena, oro har.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak