Antzuolako batxilergoko ikasleen garraio arazoa dagoeneko konpondu da

Gure seme-alaben garraio arazoa konpondu dela eta, Antzuolako batxilergoko ikasleen gurasoek eskerrak eman nahi ditugu.

Eskerrik asko gure herriko alkate Beñardo Kortabarriari eta Ipintza Institutuko zuzendari Joxe Mari Juaristiri, eskatu diegun guzti-guztian lagundu digutelako. 

Eta mila esker Foru Aldundiko Garraio arduradun Iñaki Pregori eta teknikari Xabier Lertxundiri eta Aintzane Lauzirikari, gure arazoaz jabetu eta irtenbide teknikoa aurkitu dutelako. 

Baita Euskadi Irratiko langileei ere.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. 

Goienari eskerrak; gure herriari eta inguruko jendeari mesede ederra egiten diozue, gure beharrei erantzuten.

---------

Mirari Lamariano

(Guraso batzordeko ordezkaria)

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak