Durangotik bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2017ko abe. 17a, 00:00

Urtero joaten naiz, zale itsua izan ez banaiz ere. Aje ezberdinak aurkitu izan dizkiot: prehistorian, ospelak sortzeko aproposak ziren eliz-atari izoztua eta azoka apenas epelagoa; geroago, mazedonia bezain nahasia zen eskaintza, soilik salmentara bideratua; elektronika garatu aurretik, diruz edo txekez ordaindu beharra... Duela hamar bat urte, kezka ere sentitu nuen euskal izenaren pean gaztelaniazko argitalpen gero eta gehiago sartzen zigutelako –gogoratzen mojen gozokien errezetak?–.

Azken urteotan, aldiz, pozik bueltatzen naiz Durangotik. Tokiak ez du aitzakiarik; eskaintza gero eta antolatuagoa dago, bai azokaren gune ezberdinetan, eta baita stand bakoitzean ere; salmentaz gain, aukera mordoa eskaintzen du azokak informaziorako eta harremanetarako; oraindik diru asko dabil, baina elektronika ere erabil daiteke... Baina beste zerbaitek eragiten dit poza: euskara eta euskal edukiak nagusi dira berriro azokan, naturaltasunez berreskuratu da euskararen hegemonia, hiztun komunitatearen topagune ederra bihurtu da berriro urtean behingo hitzordua.

Behar ditugu halako guneak, indarrak berritzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak