Hautsi da tabua

Asko idatzi da BECeko bertso saioaren gainean...

... batzuk apur bat gogaitzeraino. Lau urtez behingo ekitaldiek –Olinpiadek, esaterako– izaten dute plus bat hedabideetan, ezohikoak suertatzen direlako, seguruenik. Bertsolari Txapelketa Nagusiak (BTN), gainera, hilabete luzeko berotze lana izaten du aurretik eta egun handia iristen denean, goia jotzen du ikusminak eta eztanda egiten emozioak.

Oraingo honetan, ordea, tabu bat hautsi da. Hamarkadetan egon da bertso saioetan lerratze ideologiko nabarmena, jartzen ziren gaietan, bertsoen edukian eta entzuleen txaloetan edo txistuetan. Panorama horrekin ziur nago hainbat bertsolarik ez duela beti esan sentitzen zuen guztia. 

Bada, hain zuzen, tabu hori hautsi zen igandean. Nire akorduan lehen aldiz igaro ziren hainbat bertso beste aldera, eta hangoekin bat egin. Enpatia agertu zen. Eta, behin urratsa eginda, aukera guztiak geratu dira zabalik, lehengoak eta berriak. Bertsolaria libre da aurrerantzean.

Aitor Sarriegik edo Unai Iturriagak ozen aldarrikatu zuten min guztiak aitortu beharra, eta txalo handiak jaso bueltan. Agian Jonan Fernandezek bertsotan hasi behar luke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak