"Goiena efektua"

Orain dela dozena bat urte, Debagoieneko hedabideak...

... bateratzen hasi ginenean, borondate argia genuen beste hainbat eskualdetan ere eragiteko. Gurean Goiena sortzearekin batera, sustatu nahi izan genituen antzeko egiturak kanpoan, gero guztiak batuta gai izan gintezen toki komunikabideon etorkizuna bermatzeko.

Baina gure borondateak ez zuen nahi beste indar aurkitu besteengan, eta blokeo nabarmenak ere jasan genituen. Ondorioz, Goiena sortu zen, baina besterik ez.

Orduko ametsa orain ari da gauzatzen. Toki komunikabideak Tokikomen bildu dira -30 hedabide dagoeneko-, eta, zerbitzu ugari partekatzeaz gain, hainbat eskualdetan aztertzen ari dira nola integratu. Prozesu guztia plataforma bateratu batean saretuko da, edukiak elkarren mesedetan kudeatzeko eta agerkari edo atal ezberdinetan nahi diren konbinazioak egiteko.

Mugimendu hori, gainera, erabakigarria izan da euskal hedabideen elkartearen sorreran, Tokikom baita Hekimen elkarte berriaren zutabeetako bat. Eta Goienako zuendari berria, Iban Arantzabal elgetarra, da sektorearen presidentea.

Denbora behar izan du bere eragina nabaritu zedin, baina hemen da Goiena efektua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak