"Hiru bertute"

Euskal Herrian independentziaren aukera bidea egiten ari da.

Alderdi abertzaleak gero eta argiago mintzo dira independentziaz, autodeterminazioaren aldarria ahultzen utzita. 

Neurri handian bilakaera hau zor zaio beste herri batzuek egindako bideari. Quebec izan zen lehena, eta azken boladan beste batzuk abiatu dira indartsu: Eskozia, Katalunia, Flandria... Gu bezala mendebaldeko herri garatuak, Europan kokatuak, politikaren bidez ari direnak. Hauek zuzenean ari dira aldarrikatzen independentzia. Hain zuzen gehiengo argi batek eskatzen duenean, estatuak derrigortuta egongo direlako aukera hori onartzera. Hori ebatsi zuen Kanadako epaitegi gorenak, eta horri egin dio bide Cameron agintari britainiarrak eskoziarrei eman dienean erreferendum loteslea egiteko baimena. Alde ederra Espainiatik datorren zarata zatarrarekin! Demokraziak ere primerakoak eta segundakoak daude nonbait.

Azkenean, eta demokraziaren izenean, Europan bidea zabalduko da. Eta gurean, presak ahaztuta ganora nagusitzen bada eta indarra metatzen, independentzia ez da ezinezkoa izango. Ganora, indarra eta pazientzia, horiek dira behar ditugun hiru  bertuteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak