"Dona-dona katona"

Jokoz kanpo nor utzi erabakitzeko jokotxoa zen.

Kantuaren azken silaba nori egokitu, hura geratzen zen kanpoan.

Euskal politika ere dona-dona dabil, hauteskundeei begira. Berez urtebete falta da, baina ez harritu udazkenera aurreratzen badira. Esango nuke politikarien buruetan dena dela kalkulua, alegia, zelan jokatu arerioa jokoz kanpo uzteko.

Rajoyk eta Basagoitik ez diote Amaiurri inongo saririk eman nahi hauteskunde aurretik, ez dadin nagusitu. Agian, Sortu legeztatuko du epaitegiak, baina nekez ikusiko dugu Arnaldo kalean edo presoak hurbiltzen.

EAJ ere bat dator interes horretan, eta goxoago ibiliko da hurrengo hilabeteetan PPrekin beste inorekin baino. Ikusi egin behar ea elkarrekin gobernatzeko aukera ematen zaien.

Sozialistek aukera tristeak dituzte aurrean: edo legealdia agortu –haien eta ekonomiaren agonia luzatuz– edota hauteskundeak urrian deitu –2013ko aurrekontuak gobernu berriak egin ditzan– lehendakaritzaren gozoa aldi luze baterako galduz.

Amaiur/Bilduk gustura hartuko luke aurrerapena. Kudeaketaren ajeak hasi baino lehen, hogeitamaika eskutik egin eta ilusioaren botoa jasotzeko. Dona-dona katona...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak