"Mugituko ditugu"

Handia izan zen aurreko larunbatekoa Bilbon.

Alde bateko lana ondo ari da garatzen, hiru urtean ez da egon (agerian behintzat) atzerapausorik. Beste aldeari kostatzen ari zaio.

Rajoy ez da ausarta, hobe amets handirik ez egitea. Baina leloa ere ez da, komeni zaionean zerbait egingo du.

Eta komeni zaio, Europa ez dago soilik Espainiako defizitari begira. Iritzi publikoa oso muturrera joanda dauka eta estu hartuko dute. Baina leloenak ere badaki ETA desagertzea ezinezkoa dela zientoka preso espetxean dauden artean; eta zirrikituak ireki beharko direla, berandu baino lehen. "Estatuak jakingo du eskuzabal izaten", entzun izan diegu.

Hori baino lehen, ordea, eskubideak daude. Eta Bilbon eskubideak aldarrikatu ziren. Espainian diote legea bete behar dela. Hemen ere horretan gaude: espetxe politikaren gainetik berma daitezela legeak presoei aitortzen dizkien eskubideak. Eta horretarako ez da behar presoen urratsik; nahikoa da gizalegea, behin jakinda jardunbide armatua amaitu dela betiko.

Udazkenean EAEko hauteskundeak espero daitezke, giro eskasa politikariei ganora eskatzeko. Baina aurten gauzak mugituko dira, mugituko ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak