"Udagoien polita"

Udal berrien osaketak ez du aparteko katramilarik sortu eta, oro har, argazki instituzionala bat dator hauteskundeen emaitzarekin.

Sanoa da hori.Oraintxe Aldundiak daude labean eta hemen ere zentzuzko emaitzak espero daitezke. Araban Ezker Batuak hautatuko du PP edo EAJ, eta Nafarroan PSNk hobetsi du morroi izatea buruzagi baino. Beretzat izango du kaltea.

EAEn gerta daiteke Aldundi bakoitza hiru alderdi ezberdinek gobernatzea eta Jaurlaritza laugarren batek. Honenbestez, lau erakundeak elkartzean nolabait martxan legoke alderdien mahai famatua.

Urrats hauek ondo gauzatuta, ezker abertzalean politikak beteko du lan-esparru osoa, politika instituzionala ardatz duela. Gero eta nabarmenago dira borroka armatua eta kale borroka iraganeko kontuak. Are gehiago Arnaldo balego libre Sortu legeztatuaren gidari.

Udako oporren bueltan espero dut han-hemenka maiz ikusiko ditugula normalizaziorako urratsak, elkarbizitzarako keinuak eta aurrerapauso esanguratsuak. Ez da dena jai izango eta agertuko dira trabak edo probokazioak. Baina heldutasuna somatzen dut, baikortasun heldua. Udaberri itxurarekin aurreikusten dut udagoiena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak