Mikel Irizar: "Etorria joan"

Urteak eman ditut astero zutabe hau (gutxienez) idazten eta etorria neukan...

... samur zetozkidan ideiak eta berbak, neke barik betetzen nuen konpromiso maiza.

Aldiz, hilean behingoa kostata osatzen dut, etorria joan egin zait; egia da laneko kontuetan murgilduta nabilela neurriz gaindi, zorte handia izan baitut ibilbide profesionalaren amaieran aukera gustagarriagoa jasota.

Ukaezina da, bestalde, une beroa bizi dugula. Sortu epaitegian dabil bidea irekitzen eta ETA sasian amaiera irudikatzen. Libian mendebaldarron armadak nahi lituzke bekatu zaharrak bonbaz estali. Japonian ez da bakarrik kostaldea suntsitu, baita harrokeria teknologikoa ere. Aurrezki kutxak kaput, baina gureak irauteko moduan, denok nahi badugu. Hauteskundeak datoz beste behin, gero eta ikusmin txikiagoarekin. Udaberria asteon hasi da...

Gaia badago ugari, baina etorria joan zait. Blogean azken sarrera aspaldi sartu nuen, ez dakit noiz jotzen zaion blog bati hil kanpaia.

Baina, kontuz! Agian datorren hilean berpiztuko da nigan zerbait, hurrengo zutabea argitaratzen denerako lanetik libre egongo naiz-eta. Agian orduan itzuliko zait etorria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak