Justizia kontu bat?

Duela astebete, Madrilgo Kongresuan onartua izan da gure herrian lan egiten duten milaka etorkin erregularizatzeko Legegintzako Herri Ekimena kontuan hartzea.

Gizarte-justiziarako eta aurrerapen ekonomikorako ezinbesteko urratsa da. Horrek aitortzen du pertsona hauek gure gizarte eta ekonomiari egiten dioten ekarpen handia. Gure herrian lanean ari direnen erregularizazioa justizia-egintza bat da. Egoera irregularrean badaude ere, aberastasuna eta jarduera ekonomikoa sortzen dute, egiten duten lanagatik eta ondasun eta zerbitzuak kontsumitzen dituztelako. Gainera, gure biztanleria-piramideak premiaz behar ditu lan egiteko adinean dauden gazteak, ongizate-sistemari eta pentsioei eusteko. Baina onurak alor ekonomikotik harago doaz. Erregularizazioak pertsona horien gizarteratzea eta laneratze duina erraztuko du, kohesioa eta kultura-aniztasuna sustatuz.

Elkartasuna eta enpatia inoiz baino beharrezkoagoak dira, eta ez daukat dudarik etorkinak erregularizatzea aurrerapauso erabakigarria dela, guztiontzako etorkizun inklusiboagoa eta oparoagoa lortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak