Forjaren industriari loturiko Nazioarteko Jardunaldi Teknikoa Miguel Altuna Institutuan

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2016ko uzt. 5a, 10:00
Bihar, uztailak 6, forjaren industriari loturiko joera berrien nazioarteko jardunaldi teknikoa antolatu dugu MAIn ASEFIrekin batera.
Ekitaldia 9:00etatik 13:30etara izango da eta bi zatitan banatuko da:
 

·  Lehen zatian  MAIk koordinatutako DOST proiektu europarraren emaitzak aurkeztuko dira (gaia: Tribologia FEM simulazioan), Alemania, Frantzia eta Italiako bazkideek burututako lana aurkeztuko dute.

·  2. zatian Industry 4.oko tendentziak aurkeztuko dira forja eta estanpazioko industriara bideratuta. titulu orokorra: Industry 4.0  hotzeko, erdi beroko eta beroko forjan. Aplikazioak, esperientziak, joerak eta aukerak   Industry 4.0 en la industria de la forja en frío, semicaliente y caliente   Aplicaciones, experiencias, tendencias y oportunidades) Tknika, Reser-PS, Tecnalia, Fagor Arrasate eta Ibermatica egingo dituzte aurkezpenak.

Jardunaldia amaitzeko, aurten Hotzeko Estanpazioko graduondoa amaitu duten ikasleei diplomak banatuko zaizkie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak