Goiaz!2015 azokan izan gara

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2015ko api. 21a, 15:29
Pasa den astean izan zen GOIAZ!2015 Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako Lanbide Heziketaren Debagoieneko azokaren aurtengo edizioa.

 

Apirilaren 15 eta 16an,  Debagoieneko  prestakuntza arloko eskaintza guztia,  enplegu zerbitzuak, ekintzaileentzat zerbitzuak, aparatu eta esperimentu ugari izan genituen eskura. Eta nola ez, Miguel Altuna Institutuko erakustokia ere bertan izan zen.

 

Horretaz gain, ostegun goizean Ethazi, erronketan oinarritutako ikasketa kolaboratiboari buruzko hitzaldia eskaini zuten MAIko irakasle eta ikasleek.

 

Goiaz!2015 azokan Miguel Altunako zozketan parte hartu zutenen artean saritua zein izango den, datozen egunotan jakingo dugu eta sari banaketa, maiatzaren 14an, 18:30etan izango dugun ATE IREKIen saioan egingo dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak