Martxoak 8: dagoeneko ez da aldarrikapen-eguna

Lerro hauei jarritako izenburua ez da egia, ez; oraingoz ez, behintzat. Egia baino gehiago, ametsa da, egunen batean irakurri nahiko nukeen titularra. Egia esan, zaila ikusten dut amets horretara iristea, egunerokotasunak erakusten digunari erreparatu besterik ez dago. Batzuk aipatzearren, hona adibideak.

Zer gertatzen da gazteen artean? Estatuan gertatzen diren genero indarkeria kasuen laurdenak, gutxi gorabehera, 25 urtetik beherako gazteak ditu protagonista.

Eta lan-munduan? Sindikatuek egindako azterlan baten arabera, estatu mailan, emakume batek gizon baten zeregin bera izanik, batez beste urtean 84 egun gehiago egin beharko lituzke lan gizonak adina irabazteko.

Eta kirol-munduan? Duela gutxi surf lehiaketa batean gertatutakoa, esaterako; emakume txapeldunak gizonezkoen txapeldunaren erdia jaso du sari gisa.

Eta publizitatean?… Eta…? Zerrenda luzeegia litzateke.

Beraz, nago martxoaren 8ak denbora luzez aldarrikapen-eguna izaten jarraitu beharko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak