Animaliak ez bezala, gizakiok bizirik irauteko behar ez ditugun gauza asko sortu ditugu historian zehar; kultur adierazpenak, adibidez.

Kultur diziplina guztien artean –pintura, idazmena, musika, antzerkia, zinea…–, musika da, nire ustez, harrigarriena. Musikak dituen dohainak zoragarriak dira benetan. Ukiezina eta ikusezina izanik ere, barnea erabat mugitzeko eraginkorrena da.

Musikak badu gaitasun berezia: umorea aldatzeko gaitasuna, hain zuzen, momentuan sentitzen duzuna hankaz gora jarri dezake bat-batean, une bereziak eta magikoak sortuz, sentitzen duzuna areagotuz edo lasaituz.

Behin hegazkina hartu nuenean, ekaitz izugarri batean barneratu ginen. Oinaztu eta trumoiek hegazkina jostailu bat balitz bezala mugitzen zuten. Erabat ikaratuta, nire azken uneak izango zirela ziur nengoenean, kaskoak jantzi eta Bachen musikarekin egin nuen topo. Entzun ahalaz, irribarretxo bat atera zitzaidan, eta une hartan soinu-banda harekin erortzeak beste xarma bat zuela pentsatu nuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak