Datorren astean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, eta, hau dela eta, hainbat ekitaldi antolatuko dira genero berdintasunaren inguruan.

Aldarrikapen hauek beharrezkoak direla uste dut, gure gizartean oraindik sexismoa erroturik baitago arlo askotan.

Sexismoa edonon aurkitzen dugu. Publizitatean, esate baterako, ohikoa da (telebistako iragarki batzuk ikusi besterik ez dago), eta soldatetan oraindik nabaria da aldea (emakumezkoek gizonezkoek baino %36 gutxiago kobratzen dute lan berbera egiteagatik). Hori horrela izanik ere, gizonezkoen zenbait kirol jardunalditan mantentzen diren adierazpen sexisten inguruan hitz egin nahi dut.

Txirrindularitzan gertatzen dena, adibidez, betidanik harritu nau.  Bestela, nola ulertu daiteke XXI. mendean bi azafata, dotore, gazte eta ezin ederrago, txirrindularien proba baten ostean podiumean agertzea? Zein da beraien papera, estetikoa? Emakume hauek, irribarrerik politena erakusten duten bitartean, irabazleari lore sorta bat eta musu pare bat ematen dizkiote. Zentzurik ote du?

Ez ditut azafatak zalantzan jarri nahi; gizonezkoen proba batzuetan azafatei esleitzen zaien papera, ordea, zeharo kritikagarria da. Tamalez, beti pentsatu izan dut irabazlearen saria ere horretan datzala, eta hori da kezkagarriena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak