Best seller-ak irakurtzen ditugu, agian outlet batean erositakoak. 

Etxera heltzen garenean zapping egiten dugu prime time-anzer dagoen ikusteko. Lehen footing egiten genuen, gero jogging eta gaur egun running, behar bada personal trainer baten laguntzarekin, gainera. Peeling edo lifting bat eginez, gure look-a aldatu dezakegu eta zortea badugu oporretarako erreserbatu dugun hegaldiak ez du overbooking-ikizango.

Ingelesetik jaso ditugun hitz hauek dagoeneko ez zaizkigu arrotzak egiten, sarri erabiltzen ditugu euskaraz zein gaztelaniaz mintzo garenean eta gure eguneroko hiztegia osatzen dute. Baina azkenaldi honetan, teknologiari lotuta batez ere, ingelesetik datozen hitz berri mordoa heltzen ari dira eta hauek azkar berenganatu behar ditugu, entzuten edo irakurtzen duguna ulertu ahal izateko. Adibidez, nork ez ditu selfie-ak atera edota eguneko hashtag-aren inguruan hitz egin? Beste arlo batzuetan ere oso modan dauden hitz berri ugari daude: spoiler, hipster, it-girl, trendy, coach… zerrenda luzea da.

Beti egon dira maileguak hizkuntza ezberdinen artean, baina, seguru aski, globalizatutako mundu honetan, hizkuntza boteretsuek errazegi aurkitzen dute bidea txikiagoak diren hizkuntzetara heldu eta bertan errotzeko. Eta hau cool edo aproposa ote den zalantza daukat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak