"Baziren behin... APPak"

Mundua aldakorra da. Aldaketa batzuk ia ez ditugu nabaritzen...

... baina beste batzuek eredu zaharren haustura dakarte. Zentzu honetan teknologia benetako iraultza izan da eta bizitzaren arlo guztietan nabaritu dugu, zer esanik ez kultura kontsumitzeko eran.

Aurrekoan haur liburu ezagun batean oinarritutako APP edo aplikazio bat erosi nuen. Liburuarekin duen desberdintasun nagusia euskarria da. Aplikazioa, tableta edota mugikor batera jaitsi behar dugu, baina sakonean diferentziak askoz esanguratsuagoak dira. Paperarekin konparatuz, aplikazioek haurrengan (eta helduengan noski) elementu oso erakargarri batzuk batzen dituzte: soinua, elkarreragiletasuna (haurrak ipuinaren eragile bihurtzen dira), mugikortasuna (papera estatikoa da, eta hauek eguneratu daitezke), hizkuntzaren aukeraketa, ahots grabaketak… nahi beste aukera. Horri, betiko testua eta ilustrazioak ere gehitu behar dizkiogu, baina, ipuinak dira edo beste zerbaiten aurrean gaude?

Ziur aski mundu digitalean jaio eta hazi diren umeek, gailu hauekin emango dituzte beraien lehen urratsak irakurketan. Hala ere, irakurketa prozesua desberdina izan arren, ezinbestekoa izango da haurren garapen intelektuala bermatzeko eta etorkizuneko irakurle kritikoak hezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak