Garai batean geu ere halaxe egoten ginen, inora joan ezinda, Lana esne fresko barik MariBenin dendan, arropak sukaldeko soketan eskegita kanpoan izoztu egiten zirelako, autobus barik, eskolara joan barik. Ohikoa izaten zen errepideak itxita geratzea, elurragatik. Baina gurea ez zen inolako drama, ez zen tragediarik izaten. Gozamena izaten zen!

Are latzagoa izaten zen katiuskekin Bergarara joatea, han ez baitzuen inoiz Antzuolan besteko elurterik egiten, eta barre egiten ziguten antzuolarroi, esajeratuak ginela leporatuta. Hor konpon! Elurragatik eskolara joan ezinda geratzen ginenak geu ginen, ez eurak!

Holako egun batean izan zen TiaLuzenian erakutsi zizkigula orduak TioGoiok. Ez dut ahazteko orduko elurtea; Antigua auzoko paraje hura eta gu euren sukaldean orduak ikasten, eskola orduan, elurretara atera aurretik. Probetxuzko elurtea izan zen hura, komuniorako erlojua oparitu orduko ikasi genituen orduan Itziarrek eta biok. Bejondeiela!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak