Aloña, Bigarren Mailara

Erabiltzailearen aurpegia Mireia 2015ko eka. 7a, 00:00

Eskubaloi jokalari ohi eta zale naizen aldetik idazten ditut ondorengo lerroak.

Eskubaloiko Izarraitz Aloña Mendi taldea zoriondu gura dut Euskadiko Txapelketara lortutako igoerarengatik, eta aurreko aste bukaeran Zubikoan egondako zale guztiak, erakutsitako jarrerarengatik. Baina, batez ere, igoera lortu duen taldean diharduten kuadrillako bi lagun zoriondu gura ditut. Badakit zer den kirol talde batekin lanean ibiltzea: ordu asko, une gaziak eta gozoak...

Horiek guztiak bizi izan dituzte Txusek eta Otxua-k, eta igoera merezita zuten. Orain, zaleoi dagokigu taldeak Euskadiko Txapelketan egingo duen bidean lagun izatea. #aurtenbai!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak