Iragan asteburuan, Gonzalez Iñarrituren The Revenant (Berpiztua) ikusi genuen etxean.

Ederra bezain gogorra. Missouri ibaiak ardazten duen paisaia zoragarriaz gozatuko du ikusleak; zer esanik ez DiCapriok (Hugh Glass) egiten duen paperaz. 

XIX. mendeko larru-ehiztari bat izan zen Hugh Glass. Ezagun ez ezik mito ere bilakatu zuen denboraren iraganak. Ez da gutxiagorako; izan ere, kronikak dioenez, Missouri ibai inguruan ehizan zebilela grizzly hartz batek bortizki eraso zion, ia hilik uzteraino. Hain zegoen larriki zauritua, ezen bere kideek lurrean hobi bat eginda bertan uztea erabaki baitzuten, hilotz izango zela segur jota. Hilotz uste zuten hori, ordea, doi-doi hobitik arrastaka atera omen zen, mendeku goseak eman bide zion indarraz baliatuta. Aste luzeetan naturaren gordintasunean bizirautea lortu zuela diote, ibilbide neketsuan hamaika arriskuri aurre eginez. 

Ikusleak filmean zehar behin baino gehiagotan hiltzat jotzen du protagonista, baina ez! Behin eta berriz erratuko da.

Kultur espresio ederra da zinema. Bere dohainen artean errealitatetik abstradituta urrun bidaiatzearena da bat. Oraingo honetan, ordea, zer nahi duzue esatea… aipatu istorioak Dakotara baino gehiago Moncloara eraman du nire burua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak