Uda Mizpirualden

Udarekin batera dagoeneko etorri da estatu osoko gazte boluntario taldea Bergarako Mizpirualde egoitzara.

Hain zuzen, bi aste emango dituzte hantxe, egoitzako egoiliarrekin: belaunaldien arteko elkarbizitza, gazteak eta adinekoak esperientziak elkar trukatzen, hori da auzolandegiaren helburu nagusia. Nagusiek urteetan pilatutako esperientziak eta jakinduriak ematen duen patxada erakutsiko diete gazteei. Eta azken horiek, berriz, gaztetasunaren indarra eta freskotasuna eramango dute Mizpirualdera.

Negua luze joaten da gurean, eta, uda heltzen denean, denoi gustatzen zaigu ohikotasunetik irtetea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak