Aspertuta

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2014ko urt. 22a, 00:00
Felipe Gonzalez Espainian Gobernu-buru eta Europako eta munduko handikien...

... artean nor izan ondoren, zeregin argirik ez zuela ikusi eta, "txinatar lore-ontzi" definitu zuen bere burua, "non ipini ere, han traban dagoena", zehaztuz.

Kierkegaard filosofo daniarrak nabarmentzen du Jainkoak berak bere aktibitaterik ez eternoaz asperturik deliberatu zuela kosmosa sortzea. Il dolce far nienteaz nekatze hari zor diogu, ondorioz, Jainkoak astelehen goiz batean mundugintzari ekin eta, zazpigarren eguna bitartean, horretan jardun izana. 

Baina Gonzalez apenas den Jainkoa baino jainkoago eta gogaiturik bizi den azken zantzua oraintxe bi aste eman du, Gas Natural enpresa lagatzea erabaki duenean, "total asperturik" zegoela seinalatuz. Urtean 126.500 euroko saria kobratzen zuen gas-enpresan aspertuta egotea.

Jakinekoa da txinatar lore-ontziak direla polit ala itsusi, zein begik ikusi; merkeak, baina, sekula ere ez. Galdera, orain da Gonzalezek gas-enpresaren saria kobratzen segituko duen ala sari horri uko egingo dion. Horretaz, jakina, inork ez daki, ez du entzun ezer. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak