"Merkel eta Raxoi"

Mundu osoak daki Merkel andreak eta Raxoi jaunak kidetasun asko dutela elkarren artean...

... hala nola kontserbadorismoa, jendearen arazoez ez ikusiarena egiteko trebetasuna edota neoliberalismo itsuena. 

Kanpai-hots neoliberalari erantzuten diote eta interesa  enpresentzat baino ez daukate, han ari diren langileez paso eginez, nahiz eta enpresen etekinak saltzeko kontsumitzaileak behar izan. Errukiñak dira, errukiñak direnez,  ezinbestean kontsumitzaile ere badiren langileak! 

Eta negozio horretan eskuz esku ageri dira Angela eta Mariano. Baina bata nolako, halako da bestea ere, beti?  Neoliberalismoak, beste ezeri erreparatu gabe, irabaztea, irabazpideak egitea eta irabazietan irabazle izatea du ikur.

Ondorioz, Merkelek bere planteamendu filoeuropar eta proeropar ei diren guzti-guztiak udazkenean Alemanian izango diren hauteskunde federalak irabazteko dihardu txirikordatzen, eta Raxoiren kezka elektoralak txakurraren salara bialtzen ditu aire ederrenean, Merkeli inporta ere horixe inporta zaiolako Raxoiren etorkizun politikoa: txakurraren putza adina!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak