"Zumarragako mutikoarena"

Azkenaldian zabal dira hedabideetan Zumarragako mutiko azkarrenaren negozio-notiziak.

Aurten Santa Lutziko feria adinako jakin-mina eragin dute Urdangarin herriko semearen nondik norako enpresarialek.

Gardentasuna, zuzentasuna… bai hitz si-la-ba-tsu-ak! Luzeegiak, aukeran, natural-natural ulertu eta praktikatzeko. Eta diruak, karguak eta tituluak tartean izanda… e-re-du-ga-rri-ta-su-na-re-na?  Hori gehiegitxo da! Eta Zumarragako mutikoa, jakina, moztaka  da euskaraz.

Bergaran bada Urdangarin Dukearen aittaitta zapatuko merkadillora galtzerdi-saltzera –markaren izenaz ere oroitzen da!–  Zumarragatik nola joaten zen akordatzen denik, gogorantziarik ederrenaz.  Zenbat bihurgune dituen bizitzak!

L. Arangurenek dio balio moralak ekonomikoen azpian maspiltzen direla sarri-sarri. Dukearen aitaginarreba den Espainiako erregeak ere horrela pentsatzen du? Ala “Hori da babalorea etxean duguna dihardotsa bere buruari, penaren penaz, nola laga du artobero halakoak bere burua harrapatzen”?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak