"Rubalcabra Hispanica-ren txanda"

Inoizko krisirik petralenak itotzen gaituenean, Espainiako Gobernuak beste legealdi batez ere gustura segituko luke agintean.

Horretarako kontrol-uhala aginpidearen zalgurdian aspaldi handian dabilen Alfredo Pérez Rubalcabak du. Eta zer dakar, bada, sozialisten morroiak?

Rubalcabaren eskaintzan daude krisia denon artean ordaintzea, nahiz eta bankuei zergak igotzeko aipamenik egin egin duen; ondarearen zerga berrezartzea; hauteskunde-legea aldatzea; lanik eza dela eta, neurri gehiago  hartzea eta, ezetz eta ezetz ari bad(ir)a ere… aseguru sozialean kopagoa ezartzea, hau da, osasun-zerbitzu batzuk bitan ordainaraztea, besteak beste.
Irakurle maite horrek, arrazoiz, programak jantziagoa behar duela iritziko diozu.

Eta krisiaren zoramenetik ihes egiteko Rubalcabaren eskaintzak balio ez badu, zer egin? Espainiako patroi den Santiagori errezatzea dago, adibidez. Eta hark ere huts egiten badu? Orduan PPko Mariano Rajoiren magia-potagiarako gaitasuna geratzen da gozagai. Rajoiren programa politikoaz, baina, ez da notiziarik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak