Markos Balentziaga: "Otsailaren 23an"

Bete berri dira 30 urte 1981eko otsailaren 23an Tejerok Madrilgo Parlamentuan eta Milansek Valentziako kaleetan, tanke eta guzti...

... eginiko ibilera haietatik.

Hamaika jardunkizun eragin dituzte ilunabar eta gau haiek.

Orotarik entzun daiteke gertakarien gogorantzia egitean, kontu kontalari nor den: "Halakok –esango dizu norbaitek– beldurraren beldurrez, laster jaso zituen polainak etxe-zuloan ezkutatzeko; ni, berriz, ea zer zetorren enteratzera joan nintzen… etxera!". Joño!

Beste berba hauek ere esan ditu batek baino gehiagok, ordukoak oroiberritzean: "Parlamentuan tiroak entzun, jende armatua bertara sartzen ikusi eta, lehen unean, terroristak zirela uste izan nuen; gero ohartu nintzen mozorro gabeko guardia zibilak zirela!".

Terroristak? Non? Tejeroren hooliganek sabaira tiro egin zutenean hiru parlamentari ez beste guztiak ez ziren makurtu eta uzkurtu, terrorearen terrorez, lurrari mun emateraino? Ala, deskantsuan ping-pong partidak jokatzeko beharko zituzten pilotak non koño zeuden bila zebiltzan, aulkipeetan?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak