Txertoa gizateriaren ongizatea lortzeko zientziak garatu duen tresna onena da, txertorik asmatu izan ez balitz Aretxabaletak biztanleriaren erdia ere ez zukeen izango. Bere argi-ilunak badituen arren, ezin da baieztapen hau zalantzan jarri.

Txertaketa, azken finean, gorputza engainatzea da, irudizko eraso baten aurrean prestatzea benetako birusa datorrenean erantzun azkarra emateko. COVID-19 birusaren kasuan, gainera, ez da birusa bera txeratzen, birusaren material genetikoaren (RNA) zati txiki bat baizik, gure zelulek COVIDaren azaleko proteina zehatz bat ekoitz dezaten. Proteina hori antigenoa da eta gure immunitate sistemari antigorputz espezifikoak gararazten dizkio. Horrela, gorputza armatzen dugu eta alerta egoeran jartzen dugu benetako birusa datorrenerako.

Txertoak izan ditzakeen albo-ondorio txarrena ez funtzionatzea da; hau da, arrazoiren batengatik esperotako erantzuna ez ematea eta, beraz, gaixotzea. Gerta liteke txertoaren osagaietako batek alergiaren bat sortaraztea ere. Kopuru oso-oso-oso txiki bati gertatuko zaio. Hortik aurrera, ez dago txip bat sartuko diguten arriskurik, txipak aldean daramatzagu mugikorretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak